Urteroko usadioari eutsi diote Munuaundin

Familiako argazkia Munuaundiko gurutzean. /  BASTEROBERRI
Familiako argazkia Munuaundiko gurutzean. / BASTEROBERRI

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Urtero legez, atzo San Isidro eguna ospatu zen Munuaundiko kaskoan. Eguraldia lagun, haur, gazte eta helduak bertaratu ziren Aramendi baserriko Jokin Mitxelena apaizarekin arrosarioa errezatzera. Gero, gurutze ondoan elkartutakoek propio prestatutako mokadu gozoak eta sagardo freskoa probatu zituzten. Toka txapelketan ere ibili ziren gaztetxo nahiz helduak, baita kilkerrak harrapatzen ere. Munaundiko gurutzea Bigarren Errepublika garaian (1935ean) auzolanean eraikitakoa da, ekaitz txar batek jo eta uzta honda-honda egin ondoren. Gurutzea eraikiz geroztik ez omen da horrelakorik ezagutu, eta askok eta askok fede handia diote.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos