Urteroko gabonetako jaialdia jokatuko dute bihar Oiarpeko pilotariek

Sein eta Aburuza. /  DV
Sein eta Aburuza. / DV

Bihar, hilak 30, goizean eta arratsaldean izango dira partidak

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Urtero legez, Oiarpek gabonetako jaialdia antolatu du bihar. Makina bat partida izango dira ikusgai Madalensoro pilotalekuan bihar, hilak 30. Egun guztian izango dira partidak, goizean eta arratsaldean.

Goizeko 10:30ean hasiko dira partidekin. Jokatzen lehenak alebinak izango dira. Lasa eta Sesen bikotea Arruti II.a eta Aranburu II.aren aurka, hasteko. Jarraian, Legorburu eta Aburuza III.a, Otaegi eta Olaiz II.aren kontra. Alebinek bukatuta, infantilen txanda izango da. Xabat Eskuderok Oier Zabaletaren kontra jokatuko dute banaka. Bigarren, bikoteka, Leonet eta Mitxelena, Peña eta Ubiriaren kontra. Goizarekin bukatzeko, neguko finala jokatuko da: Lekuona eta Lopez III.a, Aristizabal eta Aranbururen kontra. Gainera, goizean zehar bertaratzen direnentzat hamaiketakoa izango da.

Arratsaldean segituko du berriz ere jaialdiak, 17:00etan ekingo diote partidei. Kadeteak izango dira arratsaldean jokatzen lehenak: Sein II.a eta Landa bikotea, Aranburu eta Olaizen kontra. Hauen ondoren, jubenilak etorriko dira: Aburuza eta Aburuza II anaiak, E. Salaberria eta Azpirozen kontra. Egunarekin bukatzeko nagusien txanda izango da: Z. Salaberria eta Etxeberriak jokatuko dute Ugalde eta Ugalde III.a anaien kontra.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos