Urtea hasi eta Girizia mendi taldekoak berriz ere ibilaldia

Girizia Mendi taldeko kideek irteera ugari egin ohi dituzte urtean zehar. /  GIRIZIA MENDI TALDEA
Girizia Mendi taldeko kideek irteera ugari egin ohi dituzte urtean zehar. / GIRIZIA MENDI TALDEA

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Girizia Mendi taldearen azken irteera Urte Berri egunean Aiako Harrira egin zutena izan zen, urte ongi hasteko modu polita izan zen. Aurtengoan ere mendiak igo eta jaisten jarraitzeko eskatu zioten 2018ari. Esan eta egin, 2018ko urtarrilaren 28rako antolatu dute hurrengo irteera; Egiluze sagardotegira. Txotx denboraldiaren hasiera aprobetxatuz Girizia Mendi taldeko kideek Egiluzera egingo dute irteera. Baina, oinez joango dira haraino. Gero bidean gastatutako indarrak errekuperatu beharko dituzte sagardotegian. Goizeko 8:30ean abiatuko dira plazatik. Altzibartik, Karrikan barrena Oianlekura joango dira. Handik Kausora eta Kausotik Uzpurura. Bertan, Zaria pasa eta Irantziko lepora aterako dira. Handik, segituan Susperregi eta Egiluze sagardotegian sartuko dira. Lau ordu eta erdian egingo dute ibilbidea oinez, gosaria kontatuta. Behin Egiluze sagardotegian, bazkari legea egingo dute.

Izena emateko azken eguna hilaren 25a izango da, sagardotegian lekua hartu behar baita. Bazkaria eta bueltarako autobusa ordaindu beharko da, 35 euro. Izena emateko ohiko lekuetan izango da aukera: Garmendi txokolategian eta online www.girizia.org helbidean.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos