Urriko ohiko udalbatzarra adostasunean joan da

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Urriko ohiko udalbatzarra adostasunean joan zen herenegun. Besteak beste, 2018ko taxi tarifak onartu ziren. Hilabete honetako protokolo gastua 95 eurokoa izan da.

Proportzionalki aldatuko dira prezioak: Gipuzkoako bataz bestekotik urruti daudenak gehiago, pasatzen dutenak bat ere ez. Oarsoaldea Garapen Agentziari aurtengo hirugarren hiruhilabeteko diru-laguntza ematea onartu zen. 90.607 euro jasoko ditu Oiartzundik ASAP programa eta, turismoa, enplegua, ekintzailetza programak kudeatzeagatik.

Udalaren eta Izenperen arteko hitzarmena lantzea onartu zen. Administrazio elektronikora hurbiltzeko ezinbestekoa izango da herritarrek identifikazio eta sinadura digitala edukitzea. Hitzarmen honi esker, norbanako eta entitateei identifikazio horiek lortzeko aukera emango zaie.

Era berean, uztailetik irailera bitarteko udal aurrekontuaren exekuzioaren berri eman zen. Ikusi nahi duenak, www.oiartzun.eus-en edota Kontuhartzailetzan du aukera.

Fotos

Vídeos