Borrar
Iazko bertso bazkarian Egaña eta Lujanbio kantari. BASTEROBERRI
Urriaren 7an 'kategoriko' bertso-bazkaria Elizalden

Urriaren 7an 'kategoriko' bertso-bazkaria Elizalden

Amets Arzallus, Andoni Egaña, Ander Lizarralde eta Maialen Lujanbio bertsolariekin

BASTEROBERRI

OIARTZUN.

Miércoles, 13 de septiembre 2017, 00:12

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Urriaren 7an, larunbata, Elizalde Herri Eskolak laugarrenez bertso-bazkaria antolatu du, Oiartzungo bertso eskolaren laguntzarekin. Aurreko urteetan izandako arrakasta ikusirik, beste urte batez sekulako bertso-saioa eskainiko digute bazkariarekin batera Elizalde Herri Eskolan.

Bazkari-legeari laguntzeko bertan izango ditugu Amets Arzallus, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio eta Oiartzungo ordezkari gisa, Ander Lizarralde. Festa giro ederrean bazkaltzeko aukera izango da, baina baita bertsolariek zertxobait zirikatzeko arriskua ere. Betiere, umorea eta grazia galdu gabe. Elizalde Herri Eskolako lagunek 'Kategoriko' bertso bazkaria deitu diote, bertsolariak eta bazkaria bera ere kategoriakoak izango direlakoan.

Bazkarira joan nahi duenak Elizalde Herri Eskolan bertan, Kabitxo tabernan, Elorsoro kiroldegian edota Amazkar tabertan har ditzake txartelak. Helduek 20 eurotan, gazteek 12 eurotan eta haurrek 5 eurotan lor ditzakete txartelak.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios