Urmendi Haur Eskolaren Eguna ospatuko da igandean

Guraso eta irakasleek goiz pasa antolatu dute Maria Garaiar plazako egoitzaren bueltan. /  BASTEROBERRI
Guraso eta irakasleek goiz pasa antolatu dute Maria Garaiar plazako egoitzaren bueltan. / BASTEROBERRI

Goiz pasa antolatu du hezkuntza komunitateak

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Urmendi Haur Eskolak osatzen duen hezkuntza komunitateak egun handia ospatuko du igande honetan. Haur, guraso eta irakasleek goiz pasa antolatu dute Maria Garaiar plazako egoitzaren bueltan, Oiartzungo 0-3 hezkuntza egitasmoan Urmendi Eguna aitzakia hartuta.

Hortaz, 10:30etik aurrera, guraso eta irakasleek prestatutako antzerki emanaldia izango da eta eremua txokoetan banatuko da: talogileak; goxo-denda; photocall-a; aurpegi pintaketa; fruta eta edari txokoa; artelanak...

Musika-tresnak jotzen dituzten gurasoek alaituko dute goiza, eta denentzako hamaiketakoa izango da.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos