Ugaldetxon espaloien berrikuntzak burutzen ari dira azken asteetan

Ugaldetxo auzoan lanak burutzen ari dira. /  BASTEROBERRI
Ugaldetxo auzoan lanak burutzen ari dira. / BASTEROBERRI

41.500 euroko inbertsioa egingo du Udalak bertan

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Ugaldetxoko auzo batzarretan adierazitako kezken ondorioz, Matteoko autobus geltokia berritu da eta Isastiko autobus geltokia tokiz mugitu da, trafikoan arazo gutxiago eragiteko. DUK parean semaforoak jarri dira, oinezkoentzako bide seguruak sor-tzeko. Espaloiak konpontzea auzoan agertutako kezka nabarmena izan da eta, hortik abiatuta, Juansendo, Mendibil eta Ihurritako espaloiak konpondu dira.

Ugaldetxon, Intxixu parean, zebra-bidea eta semaforoak jartzeko lanak hasi ziren atzo. Errepidea Gipuzkoako Foru Aldundiarena bada ere, Oiartzungo Udalak lanak bere gain hartuko ditu.

41.500 euroko inbertsioa egingo du Ugaldetxoko bide-segurtasuna hobetzeko balioko duen lan hauetan. Auzotarren eskariz abiatutako proiektua da. Honez gain, futbol-zelaiko aparkalekuko sarrera egokitzeko lanak ere egiten ari da Udala, kroska kendu eta arrapala bat jarriko da, ibilgailuen sartu-irteerak xamurragoak izan daitezen.

Beste auzoetan ere

Aurreko urtean egindako auzo ba-tzarretan eskatutako proiektuak gauzatzen ari da Udala. Auzo guztietan egin dira auzotarren eskaeratatik abiatutako lanak. Oiartzungo Udalak legegintzaldi honetan, eta batez ere 2017an zehar, auzotarrek auzo batzarretan egindako eskaeretatik eta adostutako lehentasunetatik abiatutako aktuazioak egin ditu. Horren berri emateko egingo ditu auzo batzar hauek udalak. Aukera ezin hobea da kezkak partekatzeko, eta zita horiek baliatzeko deia egin du udalak.

Karrikan errekaren errekaltzea egin da, baita herribideen konponketa dezente ere: Oialeku bidea, Lekungarai eta Arraskuekoa kon-pondu dira.Aipatu diren lan hauez gain, mantenu lan ttikiagoak ere egin dira auzo guztietan. Gehienak, auzo batzarretan auzotarrek egunerokoan ikusten dituzten arazo eta hobetu daitezken eremuak Udalari trasladatu dizkiotelako.

Aukera ezin hobea da kezkak partekatzeko, eta zita horiek balia-tzeko deia egin nahi dugu udaletik.Epe motzean, auzoetako eskaeretatik abiatutako beste zenbait lan garrantzitsu martxan jarriko dira. Gaur azalduko dizkiete hauek Ugaldetxo eta Karrikako auzotarrei.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos