Ugaldetxoko festak martxan

Pako Eskudero eta Maritxu Odiozola omenduak izan ziren atzo./
Pako Eskudero eta Maritxu Odiozola omenduak izan ziren atzo.

San Migel egunez hasi ziren aurtengo jaiak giro bikainean

BASTEROBERRIOIARTZUN.

Atzo, San Migel eguna goizean goizetik izango da festa Ugaldetxon. Goizeko 10:30ean meza izan zen Atamitxen. Horren ondoren, lore sorta jaso zuten Pako Eskuderok eta Maritxu Odriozolak festa batzordeak egindako omenaldian. Gero, hamaiketakoa egon zen. Arratsaldean izan zen festen hasiera ofiziala, suziria, erraldoiak eta buruhandiak, Haurtzaro Ikastolako triki eta panderojoleak. 19:30ean elkarretaratzea. Eta ondoren afari-merienda, norberak eramandako janariarekin. Gauean, ohi moduan, truk txapelketa zen sari paregabeekin.

Gaur, larunbata, goizeko 11:00etarako martxan izango dira Ugaldetxoko auzotarrak. Ttikientzat tailerrak izango dira, eta ondoren, batukada. Arratsaldeko 17:00ak arte atseden hartuko dute auzotarrek. Arratsaldean, ordea, hainbat ekitaldi izango dira. 16:00etatik 20:00etara haurrentzat puzgarriak eta ludoteka izango dira eta ondoren txokolatada. Ilunabar aldean, ordea, gazteentzako egitaraua hasiko da martxan. 19:00etan triki-poteoa izango da auzoan zehar. Eta 20:30ean gazte-afaria karpan, sarrerak eskuratzeko Intxixu Tabernan izango dira. 21:00etan, berriz, Atamitxen izango da afaria, afari honetarako sarrerak ere Intxixu tabernan eskuragai. Ondoren, ordu erdiko bakarrizketa eskainiko du Mirari Martiarena 'Pikoketakoak'. Gauean, karpan, Bide batez erromeria eta DJ-ak izango dira.

Bihar goizean goizetik izango da zer gozatua Ugaldetxon. 9:00etarako Lartaungo txistulariak auzoa alaitzen ibiliko dira. Eta 10:00etan dultzaineroak. Goizeko 10:30ean V. Krosa izango dute, modalitate ezberdinak egongo dira. Batetik, bakarkakoak 16 urtetik beherakoentzat. Bestetik, bikoteka erreleboka edo bikoteka mixtoa. Ordun berean, 10:30ean Txipitoko pilotalekuan pilota partidak izango dira; bustia balego, Kontzejupean izango lirateke partidak. Eguerdiko 12:00etan Haur-tzaro Dantza Taldearen emanaldia izango da. Arratsalde 17:00ak arte atseden hartzeko beta izango dute auzotarrek. 17:00etan Goiti-behera txapelketa izango da Txipitoko maldan, 14 urtetik goitikoentzat. Hau bukatu ostean, 18:30ean Tio Teronen semeak ikusteko aukera izango da Ugaldetxon. Hau bukatutakoan, festei bukaera gozoa emateko sardina-jatea izango da eta 19:30ean zezen-suzkoa.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos