Udazkeneko Kontzertua Soinueneak antolatuta

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Hurrengo asteko larunbatean Auzokalte elkartean ariko dira Joan Francés Tisnèr musikari okzitaniarra eta Alan Griffin irlandarra. Alan Griffinek bere albokarekin ordezkatuko du euskal musika, hogeita hamar urtetik goiti baitaramatza Gipuzkoan bizitzen.

Joan Francés Tisnèr eta bere taldekideek 'Tralhaires' proiketua emango dute oholtzan. Landetan XIX. mende bukaeran eta XX. mendearen hasieran Félix Arnaudin etnologoak ateratako argazkiak eta bildutako abesti eta testuak dira lan honen ardatza.

Alan Griffin-ek 'Halfway to hell' liburuan gauzatutako proiek-tua agertuko du. Lan horretan albokarako 333 doinu bildu ditu. Batzuk berak sortuak dira, beste batzuk berriz herri memoriatik jaso eta moldatuak. Horietako batzuk izango dira Ergoiengo Auzokalte elkartean entzungo direnak. Kontzerturako sarrera 5 eurokoa izango da. Kontzertuaren ondorengo afarirako txartelak 15 eurotan izango dira.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos