Udaleko langileak 'Konpromisotik a(d/r)itzera' proiektuarekin bat

Udaleko langileak egitasmoarekin bat. /  BASTEROBERRI
Udaleko langileak egitasmoarekin bat. / BASTEROBERRI

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Udaleko langile guztiak udaletxeko pleno aretoan elkartu ziren 'Konpromisotik a(d/r)itzera' lelopean atzo goizean. Horrela, erakunde bezala Oiartzungo Udalak euskararen aldeko apustua erakutsi du. Bertako langile guztiek euskarari eutsiko diotela konpromisoa hartu baitute.

Oiartzungo Udala ez da hau egiten duen lehena, aurretik Niessen enpresako langileek ere egin zuten. Eta dagoeneko, martxan dute egitasmoa Niessen enpresan. Niessengo langileak belarriprest edo ahobizi bihurtu dira. Belarriprest, euskaraz ulertu baina hitz egiteko gai ez direnak dira; hau da, pertsona horiek harekin elkarrizketa elebidunak izan ditzakezulako konpromisoa hartu dute. Aldiz, ahobiziak, euskarari eusteko konpromisoa hartu dute; hots, euskaldunekin euskaraz egingo du, noski. Baina, belarriprestekin elkarrizketa elebidun bat izateko konpromisoa hartu du.

Gaur hitzaldia

Oiartzungo Arnasguneen lantaldeak 'Konpromisotik a(d/r)itzera' egitasmoa aprobetxatuz euskarari buruzko hitzaldiak antolatu dituzte. Horretarako Azmarrin taldearen laguntza izan dute. Hitzaldi guztiak pleno aretoan izango dira 19:00etan. Gaurkoan, 'Euskaldunen hizkuntza eskubideak eta jokabideak' hitzaldia izango da Estitxu Eizagirre eta Garbiñe Petriartiren eskutik.

Hurrengo hitzaldiak, aurrez aipatu bezala, 19:00etan udaletxeko pleno aretoan izango dira. Azaroaren 16an 'Euskara eta femenismoa' izango da Lorea Agirre eta Idurre Eskisabel hizlariekin eta azaroaren 22an, 'Euskara, uste genuenaz bestera!' Lutxo Egiarekin eta 'Euskaldun jaio erdaldun bizitzeko' Pako Aristirekin.

Fotos

Vídeos