Udala herritarrekin bilduko da, auzoz auzo

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Urtero bezala, Udalak eta Oiartzungo auzoetako bizilagunek zita garrantzitsuak izango dituzte hilabete honetan. Gobernu Taldea herriko auzo guztietara hurbilduko da hilaren 20tik aurrera.

Gai hauek landuko dira bilera bakoitzean: Udalaren egoeraren balorazioa eta aurrera begirako egitasmoak; 2018ko aurrekontuak; eta auzo bakoitzaren egoeraren errepasoa, egon litezkeen beharrak biltzea eta lehentasunak finkatzea.

Altzibar
Azaroak 22, asteazkena (eskolan, 19:30).
Arragua
Azaroak 20, astelehena (elizako lokalean, 19:30).
Elizalde
Azaroak 28, asteartea (Manuel Lekuona bibliotekan, 19:30).
Ergoien
Azaroak 22, asteazkena (Auzokalte elkartean, 19:30).
Gurutze
Azaroak 28, asteartea (Bizardia elkartean, 19:30).
Iturriotz
Azaroak 20, astelehena (auzo lokalean, 19:30).
Karrika
Azaroak 23, osteguna (Artaso elkartean, 19:30).
Ugaldetxo
Azaroak 23, osteguna (Atamitxen, 19:30).

Gobernu Taldeak oiartzuarrak ba-tzar hauetan parte hartzera gonbidatu ditu, horretarako auzo batzarren garrantzia azpimarratuz: ba-tzar hauetan gaiak, kezkak eta eskaerak zuzenean jaso eta auzotarren artean iritziak trukatzen direnez, Udalarentzako oso adierazle onak izaten dira herritarren kezkak eta beharrak baloratzeko eta horiek bideratzeko.

Fotos

Vídeos