Udala eta Aldundia elkarlanean arituko dira Madalensoro berritzeko

Ordezkariak pilotalekuan./
Ordezkariak pilotalekuan.

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Denis Itxaso Kultura eta Kirol Departamentuko diputatuak eta Jexux Leonet Oiartzungo alkateak hitzarmena sinatu zuten herenegun Madalensoro frontoia eraberritzeko obrak direla eta. Foru Aldundiak 397.060 euro jarriko ditu lan horietarako eta Oiar-tzungo Udalak beste hainbeste. Esku-hartze horren bitartez, eremu hori herritar guztiek erabiltzeko baldintzak hobetu nahi dira.

Alkatea eta diputatua frontoia ikusten izan ziren. Aldundiak lehentasuna eman dio egungo ekipamenduak berritu eta birmoldatzeari, instalazio berriak eraikitzearen ordez. Udalaren ardura izango da obrak gauzatzea, eta amaituta egon beharko dute 2018ko abenduaren 31 baino lehen. Instalazioek kirol erabilera izango dute 10 urteko epean gutxienez.

Hauek izango dira egingo diren lanak: aurreko fatxada eraberritu, eraikina irazgaiztu, irisgarritasun arauetara egokitu eta tentsio baxuko instalazio elektrikoa jarri. Jexux Leonet alkatearen arabera, «berrikuntza hau oso garrantzi-tsua de Oiartzungo herriarentzako. Guk, gunea berritzeko plan orokorrago batean sartzen dugu plan hori: Beheko plaza, Rafael Pikabeako pista anitzeko zona eta Madalensoro frontoia bera».

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos