Udako kirol eskaintzan izena emateko epea zabalik Elorsoro kiroldegian

Oiartzunen hamabi jarduera egiteko aukera izango da udan. /  BASTEROBERRI
Oiartzunen hamabi jarduera egiteko aukera izango da udan. / BASTEROBERRI

Errenterian, Lezon eta Pasaian antolatutako jardueretan izena emateko aukera badute oiartzuarrek

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Dagoeneko zabalik dago eskualdeko udako kirol jardueretan izena emateko epea. Oiartzungo kasuan, kirol eskaintzaren barruan, 12 jarduera egiteko aukera izango da: padel hastapena; aerobik-spinning; aerobik; spinning-ciclo indoor; kick boxing; igeriketa; entrenamendu funtzionala; zumba kids; gimnasia erritmikoa; akrobazia gimnastikoa; lerro irristaketa eta kirol-jolasak.

Jarduerak lau urtetik gorakoentzako izango dira. Jarduera bakoitzak bere prezioa du: 22,80 euro eta 61,5 euro artean.

Izen-ematea Elorsoro kiroldegiko sarreran egin behar da. Izen-ematea orain hasi da, baina jarduerak martxan dauden bitartean edozein momentutan apuntatu daiteke.

Era berean, oiartzuarrek Errenterian, Lezon eta Pasaian antolatutako jardueretan izena emateko aukera badute: eskalada; zirkoa; aquafit; surfa; tenisa; jumpfit; euskal dantzak; nordic walking; pilota; street dance; judo, skatea; malabareak; slackline... eskaini dira.

Ikastaro bakoitzaren prezioa, datak, adin-tartea etabar ezagutzeko, www.oiartzun.eus-en edota Elorsoro kiroldegian jaso daiteke informazioa.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos