Udako igerilekua hilaren 15ean irekiko da

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Oiartzungo Udalak adierazi du udako igerilekua gaur zortzi (hilak 15) irekiko dela. «Irailaren 16a arte, hiru hilabetez egongo da irekita. Ekaineko, abuztuko eta iraileko ordutegia 11:00etatik 20:00etara izango da. Uztailekoa, berriz, 10:00etatik 21:00etara», gaineratu du. «Elorsoro kiroldegiko bazkideek bazkidetzaren barruan zerbitzu hau sartua dute. Bazkide ez diren eta udako igerilekuko erabiltzaile izan nahi dutenek, denboraldi osoko bonoa egiteko aukera izango dute: familiakoa (122,4 euro), helduak -16 urtez goiti- (91,80 euro) eta haurrak -16 urtez beheiti- (61,20 euro)», zehaztu du Enekoitz Marcos Kirol zinegotziak. «Eguneko sarrera, berriz, 7,30 euro izango da helduentzako eta 3,65 euro gazteentzat. Eguneko sarrerak bosnaka erosteko aukera ere izango da: 29,5 euroan helduenak eta 14,60 eurotan gazteenak», zehaztu du.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos