Txostek Gipuzkoako probintzialeko partidak jokatu zituen

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Pasa den ostiralean, hilak 8, Oiartzungo Txost taldeko paletazko jokalariak Madalensoron aritu ziren ilunabarreko 21:00an. Larruzko paletazko nagusien kategoriako 3. Mailan jokatzen duen taldeak aritu ziren lehenik. Oiartzungo Txost 1 Oiar-tzungo Txost 2 taldearen aurka. Txost 1 taldeak lortu zuen garaipena 35-17.

Jarraian beste bi partida izan ziren. Hurrengo partidak ere paletaz izan ziren, baina 2. mailako kategorian. Lehenik eta behin, Txost taldea Usurbilgo Pagazperen aurka aritu zen. Usurbildarrek irabazi zuten 35-15eko emaitzarekin. Azken partidan oiartzuarrak urnietarren aurka aritu ziren norgehiagokan. Txostek irabazi zuen azken partida urnieta 17 tantorekin utzita; hau da, 35-17ko emaitzarekin.

Txosteko larruzko paletazko jokalarien hurrengo jardunaldiak honakoak izango dira. Bigarren mailako Txost1 eta Txost2 taldeek Urnietan jokatuko dute. Txost1 taldeak ostegunean, hilak 14, Urnietarren aurka. Eta Txost 2 taldeak, berriz, ostiralean 19:10ean Altzatarren aurka. 3. mailako taldak beriz Ordizian izango du hurrengo partida larunbatean, hilak 16, goizeko 10etan.

Fotos

Vídeos