Txostek ezin izan du txapela eskuratu larruzko paletako finalean

Oiangukoak txapela buruan dutela eta Txostekoak kopa eskutan. /
Oiangukoak txapela buruan dutela eta Txostekoak kopa eskutan.

Madelensoron jokatu zen igandean

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Gipuzkoako Ezker Hormako kluben arteko finalak jokatu zituzten asteburuan. Larunbatean Zubietan aritu ziren eta igandean, berriz, Madalensoro pilotalekuan. Larruzko paletan aritzen diren gizonen hiru mailetako finalak jokatuko zituzten. Goizeko 10:00etan hasi ziren partidak, maila baxuenetik hasi eta lehen mailakoekin bukatu ziren partidak.

Txosteko bikote bat aritu zen hirugarren mailako kategorian: Leonet eta Azpiroz. Bikotea Oiangu taldearen aurka aritu zen eta ez zuten irabazterik izan. Oiangu taldekoek 35 tanto egitea lortu zituzten, Txosteko 22 egin zituzten bitartean.

Beste pala kontu batzuk

Girizia elkartearen pilota sailak 14. aldiz antolatu du udazkeneko pala txapelketa. Azaroren 6an hasiko dira partidak, eta izen emateko epea irekita dago. Banaka jokatuko duten txapelketan izena eman nahi duenak, datorren igandera arte izango du epea. Bost ordaindu beharko dituzte, Potte, Amazkar edo Miren tabernetan.

Giriziak jakinarazi duenez, partida guztiak kanporaketa moduan jokatuko dituzte, kontzejupean. Gainera, parte hartzaile guztiek egin beharko dituzte, partidaren batean, epaile lanak. Azaroaren 3tik aurrera bidaliko dituzte egutegiak edota txapelketaren antolakuntzari buruzko azkeneko berriak, whatsapp edo e-posta bitartez.

Finalak Xanisteban Egunean, abenduaren 26an, jokatuko dituzte, udaletxeko arkupeetan.

Fotos

Vídeos