Txost bigarren, txapelketaren finalean

Gipuzkoako Errebote finalaren amaieran, protagonistak sariekin.
Gipuzkoako Errebote finalaren amaieran, protagonistak sariekin.

GOIZARIN OIARTZUN.

Pasa den igandean jokatu zen Oiartzunen Gipuzkoako Errebote Txapelketaren finala eta Oiartzungo Txost-ek 7-13 galdu zuen Zubietaren aurka. Hortaz, oiartzuar gazteek aurten ere bigarren sariarekin amaitu dute txapelketa.

«Gogor saiatu ziren finalean; ez zuten gaizki jokatu gainera, baina zubietarrak oraindik ere maila bat gorago daudela erakutsi zuten», argitu du Antton Mendizabal Txosteko arduradunak. Dena dela, pilotari oiartzuarren adina ikusita, etorkizun oparoa izango dutela agerian utzi zuten, nahiz eta oraindik esperientzia falta zaiela erakutsi partidan zehar... «Hori urteekin lortuko dute», azpimarratu du Mendizabalek. Izan ere, 24 eta 19 urte bitarteko gazteek osatu dute Oiartzungo boskotea: Andoni Zabalak, Xabi Ondarok, Ugaitz Susperregik, Txomin Nazabalek eta Joseba Azpirozek.

Fotos

Vídeos