Txirrindulari oiartzuarrak Kataluniako txapelketan

Gipuzkoako selekzioa, podiumean. /
Gipuzkoako selekzioa, podiumean.

«Oso pozik itzuli gara. Izan ere, lau mutil eta bi neska joan ginen eta denok lortu dugu probaren bat irabaztea»

GOIZARIN OIARTZUN.

Oiartzungo txirrindulariak Bartzelonan ibili berri dira, Kataluniako txapelketan parte hartzen. «Pistako probetan parte hartu dugu eta emaitza politekin itzuli gara etxera», adierazi du Ekhiñe Rivas gazteak. Gipuzkoako selekzioarekin lehiatu dira eta proba batean izan ezik gainontzekoetan gailendu dira euskaldunak. Esate baterako, Ekain Jimenez Elizondo oiartzuarrak Scrach eta Keiriña irabazi zituen eta Ekhiñe Rivasek Keirin proba. «Oso pozik itzuli gara. Izan ere, lau mutil eta bi neska joan ginen eta denok lortu dugu probaren bat irabaztea», gaineratu du Rivasek.

Fotos

Vídeos