Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Kanpainaren bukaerako argazkia. ARGAZKIAK BASTEROBERRI
Txerri eguneko giro petrala jendeak alaitu zuen atzo

Txerri eguneko giro petrala jendeak alaitu zuen atzo

Goizeko 10:00etan hasi zen azoka Madalensoro pilotalekuan

BASTEROBERRI

OIARTZUN.

Domingo, 17 de diciembre 2017, 01:15

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Atzo larunbata, Txerri Eguna ospatu zen. Urtero legez, San Tomas egunaren aurreko larunbatarekin ospatzen da Txerri Eguna Oiartzunen. Festa egun hau Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak antolatzen du Udalaren eta beste hainbat herritarren laguntzarekin, besteak beste animaliak dakartzaten baserritarren laguntza. Betiko moduan, artisau azoka ederra izan zen, kanpoan animaliak ikusteko aukerarekin eta beste hainbat ekintzarekin.

Lauzpabost urte izango dira Txerri Eguna Done Eztebe plazatik Madalensoro pilotalekura mugitu zela. Madalensoro pilotaleku barruan izan zen atzokoan ere artisauen azoka. Artisau mordoa bertaratu zen beren produktuak saltzeko asmotan, herrikoak zein herritik kanpokoak. Oiartzuarren artean Arraztalo gaixo psikikoen aldeko elkartea, Labore Oarso, herriko bi ikastetxeak, Oiartzuarren Baitaneko langileak mahai jokoa saltzen ...

Herriko bi ikastetxeek kanpoan tabernak jarri zituzten. Kanpoan egon ziren baita ere herriko talogileak. Ez zuten denek ere eguraldi ona izan zuten kanpoan egoteko. Baina, halere ez omen zuten galera handirik sumatu. Jendeak dagoeneko ohitura hartua du urtero azokara joanez zerbait jan eta edateko. Beste hainbatek aitortu du gabonetako opariak egiteko aprobetxatzen duela, denetarik egoten baita.

Azokan erosketak egitearen truke Errigorako saskiak ere izan dira zozketan. Goiz guztian zehar, bi ikastetxeetako ikasleak euren ikasbidaiarako dirua ateratzeko errifak saltzen ere aritu dira.

Brindisa

Txerri Eguna aitzakia polita izan zen hamahiru egunen ondoren ahobiziek eta belarriprestek beren txapak kentzeko. Madalensoro atzeko gradetan jarri eta ekimenaren bukaerako brindisa egin zuten kanpainan parte hartu dutenek. Abenduaren 2an hasi ziren batzuk belarriprest txapa laranjarekin eta ahobizien txapa berdeekin besteak. Lehenek euskaraz arin hitz egin ez arren, ulertzen dutela identifikatzeko jan-tzi dute txapa. Bigarrenek aldiz, ahal duten guztietan euskaraz hitz egiteko konpromisoa hartu zuten.

Ekimena bukatu da, baina ba-tzuek dagoeneko esan zuten txaparekin edo txapa gabe ere euskaraz eta euskara egiten segituko dutela. Eta honekin batera, orain ekimenak izan duen jarraipenaren balorazioa egin beharko dute. Eta antolatzaileei parte hartu dutenen esperien-tziak jasotzea ere gustatuko litzaieke.

Eguraldia lagun izan ez zuten arren, goiz polita izan zuten atzokoa. Festa giroa nabari zen Oiartzunen goiz goizetik, eta askok eta askok lagun edo senitartekoekin bazkariarekin segida eman eta gaueraino luzatzeko asmoa agertu zuten.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios