Txerri Eguna izango da bihar

Iazko artisau azoka, Madalensoro pilotalekuaren barrenean./
Iazko artisau azoka, Madalensoro pilotalekuaren barrenean.

Madalensoro kiroldegian izango dira azoka, animaliak, txosnak eta giro bikaina

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunearen eta herriko eragileen eskutik Txerri eguna izango da bihar. Madalensoro pilotalekuak ematen dituen aukerak baliatuz, eta plazako kaleetan egingo diren ekintzekin egitaraua osatuz, egun borobila izango da Txerri eguna. Herriko norbanako eta eragileekin elkarlanean arituta, aurtengoan ere, ganadu feri mundiala izango da Madalensoro plazan goizeko 10:00etatik aurrera. Nekarazitza eta abeltzaintza Oiartzungo herriaren izaeraren zati garran-tzitsua izan baitira gaurdaino. Oiar-tzuar prestu batzuek egindako lanari esker, aurtengoan ere ganadu feri zabala eta anitza ikusteko eta gozatzeko aukera izango da. Denetariko ganadua izango da: behiak, zaldiak, behorrak, oiloak, ahun-tzak, txerriak...

Madalensoro pilotalekuan, gainera, goizeko 10:00etatik aurrera, urteroko artisau azoka izango da, baita herriko ikastetxeetako ikasleek eta bestelako taldeen janari eta edari postuak ere. Denetariko artisau postuak izango ditugu: gazta, esku lanak, herriko taldeen materiala, barazki saskiak... Arratsaldeko 13:30ean azokan erosketak egin dituztenen artean Errigorako 2 saski zozketatuko dira.

Horretaz guztiaz gain: 11:00etan Prosa eta poesia sari-banaketa izango da Udal Pleno Aretoan. 12:00etatik aurrera, Haurtzaro Dantza Taldearen emanaldia Landetxeko plazan (Laia tabernak antolatua). 12:00etatik aurrera, Elizalde eskolako Dantza Taldea Euskal Herria plazatik abiatuko da. 12:30ean 'Erosi Oiartzunen' kanpainako 1.000 euroen zozketa. 13:00ean Konpromisotik Ad/ritzera erronka bukaerako argazkia eta brindisa. 19:00etatik aurrera Ekotaloak Sorgin Tabernan (Sorgin Tabernak antolatua). Ttur-ttur Euskaltzaleon bilguneak, antolatzaile gisa, honako hitz hauek erantsi ditu: «Abenduaren 16an guztiok zita dugu Oiar-tzunen eta giroa alaitzeko baserritar jantziarekin etortzera gonbidatzen zaituztegu. Ea eguraldia lagun dugun!».

Otarrak

Bestalde, Haurtzaro Ikastolakoek bihar egingo den Txerri Egunean, Xiberoko Ikastolek (Aloze eta Sohüta) Gabonetarako otarren salmenta egingo dutela. Bi otarre jarriko dituzte salgai bihar goizean: Ahuzki otarrea (40 eurotan) eta Irati otarrea (50 eurotan). Haietan ardi gazta zatiak, ahate gibela, gurinezko gaileta paketea, eztia, euskal zerriki patea, euskal zerriki odolkia, txahalki kontserba piperrekin, euskal zerriki lukainkak... topatuko ditu erosleak.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos