Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Mapa digitalean ikusi daiteke txakur kaken edukiontzien kokapena. BASTEROBERRI
Txakur-kakentzako mapa digitala osatu du Udalak

Txakur-kakentzako mapa digitala osatu du Udalak

BASTEROBERRI

OIARTZUN.

Martes, 20 de febrero 2018, 00:18

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Auzo batzarren errondan ia auzo denetan errepikatzen den kexetako bat izan ohi da kalean uzten diren txakur-kakek auzotarren elkarbizitzan sortzen dituzten arantzak.

Oiartzunen, txakur-kakentzako 35 zakarrontzi baino gehiago daude duela zenbait urtetik hona, Udalak jarrita, txakur-jabeen eskura: Altzibar, Arragua, Elizalde, Ergoien, Iturriotz eta Ugaldetxon.

Txakurren jabeak dira euren etxeko animaliaren arduradunak. Eurek erabiltzeko eta erraztasunak emateko propio jarritako ontzi hauen mapa digitala egin du Udalak, kokapenen ezagutzak euren txakurren hondakinak egoki kudeatzen laguntzeko.

Txakur-kaken edukiontziak erabiltzeak oiartzuarren arteko elkarbizitza hobetzen lagunduko lukeela sinetsia dago Udala.

Mapa digitala oiartzun.eus webgunean dago ikusgai, Udalerria ataleko Hondakinen Kudeaketa atalean, Azpiegituren mapa-n sartuta, hain zuzen.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios