Truk karta jokoak badu segida Oiartzunen

2015ean Oiartzunen egindako Euskal Herriko I. Truk Txapelketako saridunak.
/
2015ean Oiartzunen egindako Euskal Herriko I. Truk Txapelketako saridunak.

Ostiralean Iturri-Berrik antolatutakoa eta larunbatean Euskal Herriko III. txapelketa izango dira

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Oiartzunen Truk karta jokoa tradizio handiko jokoa da, eta dirudienez segida handia du. Orain aste pare bat egindako gazteen txapelketan hogei bikotetik goiti izan ziren. Gauzak horrela, datorren asteburuan bi zita izango dira Trukean lehiatzeko.

Aurten 50. urteurrena ospatzen ari da Iturri Berri elkartea. Horren harira, Gabonetako Truk Txapelketa berezia antolatu du ostiralean, hilaren 22rako. Ostiralean 22:00etan jarri dute zita Iturriozko Iturri Berri elkartean. Bikote bakoitzak hogei euroko izen-ematea ordaindu beharko du. Sariak potoloak izango dira: 1. saria: Bi arkume eta bi ardo botila. 2. saria: Arkume bat eta bi ardo botila. 3. saria: Bi legatz eta bi ardo botila eta 4. saria: Baserriko bi oilasko.

Repeska: 1. saria: Arkume bat eta bi ardo botila eta 2. saria: Baserriko bi oilasko.

Gure Esku Dago ekimenaren eskutik hirugarrenez Oiartzunen izango da Euskal Herriko Truk Txapelketa. Aurtengoan Elorsoro kiroldegian elkartuko dira Trukzaleak arratsaldeko 17:00etan. Aurreko bi edizioetan Madalensoron izan zen txapelketa, iazkoa adibide, 55 bikote aritu baitziren. Izen-ematea 15 eurokoa izango da bikoteko. Eta sariak ere ederrak izango dira: Txapelketa nagusian 1. saria: Txapela, bi mariskada eta lau xanpain botila. 2. saria: Bi arkume eta bi ardo botila. 3. Sei txuleta eta bi ardo botila eta 4. Bi untxi, bi oilasko eta bi ardo botila.

Errepeska: 1. saria: Mariskada eta xanpain botila. 2. saria: Arkumea eta bi ardo botila.3. saria: Lau txuleta eta bi ardo botila eta 4. saria: Bi oilasko eta bi ardo botila.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos