San Tomas eguneko azoka Haurtzaro Ikastolan atzo

Ikasleak oholtza gainean kantari.
/BASTEROBERRI
Ikasleak oholtza gainean kantari. / BASTEROBERRI

Atzo izan zen Ikastolako pilotalekuan 9:30ean hasita 12:00ak arte

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Giro ederra izan zen atzo Haurtzaro Ikastolako pilotalekuan. Garai bateko San Tomas azoka irudikatzen saiatu ziren. Baziren animaliak ikusteko, txistorra eta taloa ere bai, baita hainbat postu ... Eta ikasle, irakasle, guraso eta gerturatu zen oro baserritar jantziarekin dotore jantzita.

Goizeko 9:45ean trikitixa eta panderoa lagun eman zioten hasiera azokari. Ordubete izan zuten ikasleek gelaka, mailaka, era antolatuan azokara jaisteko eta euren txistorra bokadiloak jateko. 10:45ean zuzendariaren agurra izan en. Ondoren DBHko ikasleek azokaren aurkezpenarekin jarraitu zuten. Jarraian, Haurtzaro ikastolako bertsolarien agurra izan zen.

Hori bukatutakoan lehiaketari eman zitzaion hasiera. 11:00etan azokako saskia zozketatu zen. Ordu berean, 11:00etatik 11:30ak bitarte Olentzero eta Mari Domingiren etorrera izan zuten ttikienek gela nagusiak. Bitartean pilotalekuan festak aurrera segi zuen 11:10ean ikasleen emanaldia izan zen. 11:30ean DBH 4koen saskien zozketa. Honenbestez, azoka bukatzen joan zen 11:45ean Aritz Gonzalez zuzendariak bere kideen laguntzarekin 'Hator, hator' kantatuz jaialdiari bukaera eman zion. 12:00ak aldera azoka itxi egin zen eta jasotze lanak hasi ziren.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos