Tasen salbuespena eskatzeko aukera izango da

Astelehenetik otsailaren 28ra arte jasoko dira eskaerak

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Gutxieneko soldata ez duten eta diru sarrerak berma-tzeko laguntza jasotzen duten oiar-tzuarrek tasen salbuespena eska-tzeko aukera izango dute. Gizarteratzeko eta diru sarrerak berma-tzeko euskal sistemaren prestazio ekonomikoen onuradun diren oiartzuarrek edota Lanbide Arteko Gutxieneko Soldata gainditzen ez duten familiek zaborra eta, ura eta estolderiaren udal tasa ordaintzeko salbuespena eskatzeko aukera izango dute bihartik otsailaren 28a arte. Udaletxeko erregistro bulegoan aurkeztu beharko dituzte salbuespena eskatzeko beharrezko agiriak. Udalak dio salbuespen eskaera urtero berritu behar dela. Epez kanpoko eskaerak ez dira onartuko.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos