Sorkuntza Tailerrean izena emateko epea irekita hilaren 29ra arte

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Marrazkia, pintua edota bolumenaz ikasteko aukera izango da Idoia Bertarbideren eskutik Arraskularre kalean duen 100tze espazioan. Matrikula-tzeko azken eguna hurrengo ostiralean izango da, irailaren 29an.

Ikasturtea datorren urriaren 2an, asteartea, hasiko da. 4-5 urteko haurrek asteakenetan izango dute saioa arratsaldeko 17:00etatik 18:00etara.

6 urtetik gorakoek astearteetan arratsaldeko 18:15etik 19:45era, asteazkenetan 18:15etik 19:45era, eta ostegunetan berriz, arratsaldkeo 18:30etik 20:00etara izango dute aukera.

Izena ematen duten gazteek, berriz, astelehenetan arratsaldeko 18:15etik 19:45era, eta ostegunetan 18:30etik 20:00etara izango dituzte saioak.

Informazio gehiago nahi duenak iberatarbide@hotmail.com helbidean edota 652701553 telefonoan kontaktatu dezake Idoia Beratarbiderekin.

Fotos

Vídeos