Soinu Zahar eta Aurresku txapelketako kanporaketa Elorsoro kiroldegian

Larunbatean jokatu zen Soinu Zahar eta Aurresku txapelketa. /  BASTEROBERRI
Larunbatean jokatu zen Soinu Zahar eta Aurresku txapelketa. / BASTEROBERRI

Elizalde Dantza Taldeak eta Euskal Dantzarien Biltzarrak antolatuta

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Aurreko larunbatean, hilak 10, Gipuzkoako Soinu Zahar eta Aurresku txapelketako kanporaketa jokatu zen Elorsoro kiroldegian, Elizalde Dantza Taldeak eta Euskal Dantzarien Biltzarrak antolatuta.

Guztira, 31 dantzarik parte hartu zuten A eta B sailetan. Epaimahaikide lanetan Katerin Artola oiartzuarra aritu zen, besteak beste. Hauxe izan zen sailkapena: A sailan: 1) Ane Jaunarena (Lezo); 2) Mikel Esnaola (Lezo) eta 3) Enara Artola (Lezo). B sailan: 1) Maitane Irurzun (Aduna); 2) Elene Zeberio (Asteasu) eta 3) Ane Arrizabalaga (Legazpi).

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos