'Para siempre' poema liburua idatzi du Xabier Susperregik

Susperregi liburuarekin. / GOIZARIN

GOIZARIN OIARTZUN.

Xabier Susperregi Oiartzunen bizi den idazle eta folkloristak poema liburua argitaratu berri du, 'Para siempre' izenburupean. Gerra zibilari buruzko istorioak jaso ditu Susperregik 32 poemetan. «Gure aita oiartzuarra zen eta gaztetxo zenean Gerra Zibilaren ondorioak sufritu zuen. Errusiara eramateko zorian egon bazen ere, Lezaman bizitu zen errefuxiatu moduan», adierazi du Susperregik. «Gurasoaren kontuak eta beste pasadizo asko jaso ditut eta poema-bilduma hau osatu dut», gaineratu du.

Poema liburuaren ilustrazioak Nablus hiriko Marwa Alnajjar artista palestinarrak egin ditu. «Sei ilustrazio dira guztira, oinazearen eta sufrimenduaren ispilu», azaldu du Susperregik. Xabier Susperregi 'Betiko jolasak' liburuaren egilekide izan zen 2005ean. Harenak dira, besteak beste: 'Oiartzun Haraneko kondairak', 2006an; 'Gure atsotitzak', 2007an; 'Behin batean... alegia', 2008an; Etxetxikiko On Manuel Lekuona, 2009an; Igarkizunen mundua, 2012an.

Fotos

Vídeos