Jam Sessiona izango da gaur 20:30ean

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Gaur, hilak 4, Oihartzun guk gazte asanbladak Gabonetako oporretarako azken ekintza antolatu dute. Ostegunero bezala, pintxo-potea aprobetxatuz, Kataxulo gaztetxean pintxo-potea eta ondoren, 20:30ean Jam Sessiona antolatu dute. Jam Session hitzak literalki itzuliz gero bat-bateko ikuskizuna, edota prestatu gabeko ikuskizuna da. Jazzarekin lotura estua du sorreraz, beraz, musika ikuskizunari deritzo; nahiz eta gero beste arte motatara ere luza daitekeen. Hortaz, Oiartzungo gazteak Kataxulo gaztetxean elkartuko dira gaur ilunabarrean. Pintxo-poteaz gozatzen duten bitartean bat-batean musika sortzen ariko dira. Bertan izango dira zenbait instrumentu eta mikrofono, baina norberak berea ere eraman dezakeela aitortu dute antolatzaileek.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos