Santiyuak antolatzeko lehen bilera izango da Iturriotz auzoan

Datorren asteazkenean, hilak 9, izango da arratsaldeko zazpietan auzoko lokalean

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Maiatzaren 11n hasiko dira auzoetako festak, Oiar-tzungo bailaran. Lehendabiziko auzoa Arragua izaten da. Gero, Ergoienek hartuko du lekukoa, ekainaren 8an. Altzibar auzoan, berriz, San Pedrotan izango dira festak, urtero legez. Eta uztailaren 24an iturrioztarren txanda izango da.

Eta festetan gozatu ahal izateko aurretik lan egin behar da gogoz. Horretan ari dira Arraguan, Ergoienen eta Altzibarren ere. Iturrioztarrak, berriz, maiatzaren 9an hasiko dira lanean, ahalik eta festa txukunak antolatzeko asmoz. Egun horretan jarri dute hitzordua arra-tsaldeko 19:00etan auzoko lokalean.

«Bilera irekia da, beraz auzotarrak animatzea nahi dugu eta bileran parte hartzea», adierazi dute festa batzordeko lagunek.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos