10 samurai oiartzuar kenpoko euskal selekzioan

Euskadiko selekzioak 10 oiartzuar hautatu ditu. /  BASTEROBERRI
Euskadiko selekzioak 10 oiartzuar hautatu ditu. / BASTEROBERRI

Datorren martxoaren 10ean, Guadalajaran ospatuko den kenpoko Espainiako txapelketan lehiatuko dira

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Oiartzungo Kenpo Kai Honbu Kirol Elkartea, Euskal Herri mailan dagoen kenpoko kirol elkarte zaharrenetako bat da, mundu mailan ospetsua da. Bertatik Kenpo Kaiko Espania, Europa eta Mundu mailako txapeldunak atera dira, Alain Isasa oiartzuarra eredu.

Aurten, Oiartzunen Kenpo Kai praktikatzen duten 10 kirolari Euskal selekziorako hautatuak izan dira. Datorren martxoaren 10ean, Guadalajaran ospatuko den Kenpoko Espainiako txapelketan lehiatuko dira. Alain Isasa, Zuhaitz Astarloza, Jesús Mari Lafourcade, Lander Hernández, Iker Matelo, Irati Matelo, Aritz Valderrama, David Portugal, Oihan Badiola eta Gorka Saleta izan dira hautatuak.

Elorsoro Kiroldegiko instalakun-tzetan egiten ari diren entrenamenduak oso gogorrak dira, klase orduez gain ordu asko sartu dituzte. Oiar-tzun eta Euskadi maila onean uztea dute helburu.

Pilar Martinez maisua, Kenpo Kai Honbu Kirol Elkarteko irakasle taldeko kidea, Espainiako Karate Federazioko Kenpo Sailak arbitro nazional gisa hautatua izan da. Aipa-tzekoa da, duela hilabete, CSD-ko Kenpo-ko zinturoi beltz 6.DAN-a lortu zuela. Lehen emakumea hain maila altura iristen dena.. Elkarte Oiartzuar honentzako beste arrakasta bat.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos