Sagardo lehiaketako kanporaketa bat Oiartzunen izango da

Lehengo urteko sagardo txapelketa. / BASTEROBERRI
Lehengo urteko sagardo txapelketa. / BASTEROBERRI

Irailaren 23an Karrikako Artaso elkartean 13:30etik aurrera, hortaz bazkari-otordua antolatu dute. Bertara joateko txartelak salgai daude jada

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Asteburu honetan hasi da Euskal Herriko III. Sagardo Txapelketa Herrikoia. Lehenengo kanporaketa Ordizian izan zen bart ilunabarreko 20:00an. Hurrengo kanporaketak Andoainen hilaren 15ean eta Zarautzen hilaren 2an izango dira, bietan ilunabarreko 20:00an.

Kanporaketa berezia

Oiartzunen, hilaren 23an izango da. Oiartzungo kanporaketaren ardura Karrikako Artaso elkarteak hartu du. Oiartzungo kanporaketa berezia izango da gainontzekoekin konparatuta. Oiartzunen arratsaldean izango da, 13:30ean. Ordu horretan izanik bazkari-otordua izango da. Basa-txerri lontxeatua, entsalada, ajoarrieroa, xolomoburua, gazta eta menbriloaz gozatzeko aukera izango da 26 euroren truke.

Txartelak Artaso elkartean bertan, Garmendi txokolategian edo Gipuzkoako Sagardogile elkartean (943.33.68.11 edo gipuzkoakosagardoa@gmail.com) izango dira eskuragarri.

Oiartzungoa kanporaketaren hurrena Azpeitian izango da, azken kanporaketa izango da Azpeitikoa. Hau ere aurrekoak bezala, ilunabarreko 20:00an izango da.

Fotos

Vídeos