Reggae gaua izango da bihar 22:00etatik aurrera Pagoan

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Bihar, Reggae gaua antolatu dute Pagoa Kafe Antzokian Zubiak proiektuaren 10. urteurrena ospatzeko gaueko 22:00etan. Gainera, dancehalleko masterclass bat izango da, Raquel Koroma ere bertan izango da eta Afrodelicious ikuskizuna. Bertan ikusgai izango diren kontzertuak reggae estiloaren barruan askotarikoak izango dira. Erresuma Batuko Brother culture, Gambiako Mandinka warrior taldea eta Euskal Herriko reggae talderik ezagunenetakoa Bad Sound System. Horiez gain gonbidatu bereziak izango dira Oiartzungo Autobus Majikoa taldeko Gotzon Retegi eta Beñat Ibargoien. Sista Kata/Sakos Selektahkoak ere bertan izango dira, Kuntah Di Fyah eta Aiaraldeko Soinu Sistemarekin batera. Sarrerak aurrez 8 eurotan egon dira eskuragarri Amazkar tabernan, Elorsoro kiroldegian, Pagoan bertan, Arkaitza tabernan, Donosti Rocken. Aldiz, Online erosteko aukera Kutxabank, Ticketea, colectivian izan da. Egunean bertan 10 euroren truke izango dira sarrerak leihatilan.

Fotos

Vídeos