Primerako puska biltzea atzo Oiartzungo ihoteetan

Altzibar auzoan bizilagun ugari elkartu ziren ohiturari jarraipena emateko./BASTEROBERRI
Altzibar auzoan bizilagun ugari elkartu ziren ohiturari jarraipena emateko. / BASTEROBERRI

Euria eta hotzari aurre egin behar izan zioten festa giro ederrean

BASTEROBERRIOIARTZUN.

Herenegun hasi zen festa giroari jarraipena eman zioten atzo kuestazioarekin. Auzo guztietan atera ziren puska biltzera auzoko etxe eta baserrietan barrena festa giroan, musikak lagundurik dan-tzan. Trikitixak, dultzainak, panderoak... fandango, arin-arin, ihote baltsa, kalejira eta abarren erritmora.

Auzo guztietan ez ziren ordu berean atera puska biltzera, batzuk 9:00etan, Altzibarren esaterako 9:30ean; Arraguan 10:00etan; Ugaldetxon 11:00etan. Euri giroa izan zuten egun guzian zehar, aterrune gutxi batzuekin; baina ez zen aitzakia izan festarako. Etxez etxe, baserriz baserri hamaiketako ederrak egin ondoren, bapo bazkaldu zuten auz bakoitzak bere erara.

Arratsaldeko, 18:00etarako berriz auzo guztietako koadrilak Oiartzungo plazan elkartu ziren. Jai giro ederrean euria zela eta Kontzejupeko txosnan egon behar izan zuten, beren musikariak lagun denak dantzarako prest. 19:00etan, berriz, Eonian elektrotxaranga gonbidatu zuten kuestazioan ateratakoak dantzan segi zezaten. Oiartzungo plaza inguruko tabernetan barrena mugitu ziren elektrotxarangarekin. Hortik aurrera batzuk festarekin jarraitu zuten eta besteak erretiratu egin ziren.

Gaur festak aurrera darrai

Gaur 9:00etan diana izango da herriko kaleetan zehar txistulariekin. 11:00ak aldera, berriz, karroxa eta kalejira alaia Beheko plazatik abiatuta. Intxixu, Sorgin eta Basandreak oraindik herrian zehar ibiliko dira basakeriatan eta herritarrak zirikaka.

Ilunabarreko 19:00etan hasiko da Intxixu, Sorgin eta Basandreei agurra. Urtero legez plazako argiak itzali eta Oiartzungo kanta abestuko zaie agurtzeko. Horrez gain, kandelak etxetik eraman behar dira agur-tzeko. Duela urte batzuk antola-tzaileek banatzen bazituzten ere, ikusle kopurua asko igo zenetik banatzeari utzi zitzaion. Norberak etxetik eraman beharko du, beraz. Intxixuak agurtu ostean, suzko akerra aterako da Doneztebe plazan.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos