Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Ugaldetxo kultur taldeko kideak eta Iosune Cousillas kultur zinegotzia Pirritx eta Porrotxen emanaldia aurkezten. BASTEROBERRI
Pirritx, Porrotx eta Marimotots hilaren 28an Elorsoro kiroldegian

Pirritx, Porrotx eta Marimotots hilaren 28an Elorsoro kiroldegian

Gaur salduko ditu sarrerak Ugaldetxo Kultur Taldeak

BASTEROBERRI

OIARTZUN.

Sábado, 20 de enero 2018, 00:24

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Ugaldetxo Kultur Taldeak Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ikuskizuna antolatu du hilaren 28rako, datorren iganderako. Aurtengoarekin, hogeita bigarrenez etorriko dira pailazoak Ugaldetxo kultur taldearen eskutik.

Aurtengoan, Borobilean emanaldia izango da ikusgai, Katxiporreta faktoriaren azken lana. Saioa hilaren 28an izango da Elorsoro kiroldegian, 17:00etan. Hala ere, sarrerak astebete lehenago, gaur, salduko dituzte Elorsoro kiroldegiko leihatilan. Haurren sarrerak 5 eurotan salduko dira eta helduenak, 8 eurotan. Bi urtez azpiko haurrek ez dute sarrerarik erosi beharko. Erosle bakoitzak gehienez zortzi sarrera erosteko aukera izango du. Egunean bertan ere salduko dira sarrera batzuk.

1.500 lagunentzako tokia izango da Elorsoron. Antolatzaileek, ahalik eta haur gehienek emanaldiaz gozatzeko aukera izan dezaten, heldu bakoitza ahalik eta haur kopuru altuenarekin joateko eskatu dute.

Ia kasualitatez hasi eta...

Ia-ia kasualitatez hasi zen Ugaldetxo Kultur Taldea pailazoen emanaldia antolatzen. Hirukotea Takolo, Pirritx eta Porrotxek osatzen zutenean eta oraindik oso ezagunak ez zirenean, pailazoen deia jaso zuten ugaldetxoarrek, emanaldi bat antolatzeko proposamena eginez.

«Antolatzen genituen ekintza gehienak helduentzako zirela eta, haurrentzako emanaldia prestatu genuen», akordatzen dute Iñarrak eta Urkiak. Lehenengo emanaldia Ugaldetxoko eskoletan egin zuten duela 22 urte. Ordutik Pirritx, Porrotx eta hauen lagunak urtero etorri dira Oiartzunera, Ugaldetxo Kultur Taldearen eskutik. «Apustua egin genuen eta oso harreman polita sortu da gure artean», diote taldekideek. Oiartzungo Udalak Ugaldetxo Kultur Taldeak urte hauetan guztietan egin duen lana aitortu eta herriko familiei haurren artean horren maiteak diren Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen emanaldi ludiko-hezitzaileez gozatzeko aukera eskaintzeagatik.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios