Pilotako Euskal Selekzioaren entrenamenduak Beko Plazan

BASTEROBERRI

Herenegun hasi ziren Pilotako Euskal Selekzioaren joko zuzeneko entrenamenduak Oiartzungo Beko plazan. Pilotako Euskal Selekzioa laster Kolonbian izango den joko zuzeneko Munduko txapelketarako prestatzen ari da. Eta lehen entrenamendua herenegun egin zuten Oiartzunen.

Euskal Selekzioak Munduko txapelketa ofizial batean parte hartuko duen lehen aldia izango da. Kolonbian izango den joko zuzeneko Munduko Txapelketa honetan 26 herrialdek hartuko dute parte, eta horietako Euskal Selekzioa izango da.

Bi oiartzuar entrenamenduetan

Euskal Selekzioak bost jokalari eramango ditu Euskal Herritik Kolonbiara, Munduko Txapelketara. Horretarako, aurre-aukeraketa bat egiten ari dira. Hots, momentu honetan Euskal Herriko hamar jokalari ari dira entrenatzen eta horietatik bost hautatuko dituzte. Entrenatzen ari diren hamar horietatik bi oiartzuarrak dira: Andoni Zabala eta Ekaitz Lasa. Euskal Selekzioaren hautatzailea ere oiartzuarra da, Joxe Mari Mitxelena izango da.

Fotos

Vídeos