Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Euskal Selekzioaren argazki ofiziala Oiartzunen. DV
Pilotako euskal selekzioa Oiartzunen entrenatzen

Pilotako euskal selekzioa Oiartzunen entrenatzen

BASTEROBERRI

OIARTZUN.

Martes, 14 de noviembre 2017, 00:21

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Esku Pilotako Konfederazio Internazionalak antolatzen duen munduko txapelketa honek bere IX. edizioa ospatuko du Kolonbiako Nariño departamentuan kokatuta dagoen San Juan de Pasto hiriburuan. Txapelketa hilaren 18tik 26ra bitartean izango da. 17 dira parte hartuko duten herrialdeak. Horien artean Euskal Herria. 4 modalitate desberdinetan jokatuko da: Llargues, Joko Internazionala, Chaza eta One Wall-a. Modalitate hauetan gizon zein emakumeak jokatuko dute. Lehenengo aldiz jokatuko du euskal selekzioak selekzio moduan munduko txapelketan. Euskal Herritik joango diren 10 jokalarien hautaketan izan da Jose Mari Mitxelena Cazabon oiartzuarra, joko zuzenetako hautatzailea. Euskal selekzioaren entrenamenduak Oiartzunen izan dira. Gainera, Selekzioaren argazki ofiziala ere bertan atera zuten; jokalari guztiak kamixeta ofizialak jantzi eta Oiar-tzungo plaza atzean dutela.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios