Petra Lekuonan ere Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko dute

Langileek Euskararen Nazioarteko egunarekin bat egin dute./
Langileek Euskararen Nazioarteko egunarekin bat egin dute.

Igandean makina bat ekitaldi izango dute

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Euskararen Nazioarteko Egunaren karietara igande honetan euskararen nazioarteko eguna ospatuko dute Petra Lekuonan. Ospakizun honekin bat egin nahi izan dute, euren hitzetan: “egun batez ospatu eta 365 egunez langai dugulako”. Izan ere, hizkuntza ohiturak garrantzisuak dira denontzat. Petra Lekuonako langile zein egoiliar askoren hizkuntza euskara da. Beren eguneroko arretan oso garrantzitsua da hizkuntza, komunikazioaren garrantzia ezinbestekoa baita. Horregatik, euren aurtengo euskararen egunerako leloa hau da: 'Petra Lekuonan euskara(z) zaintzen dugu'.

Adin-adin bertso programa

Bide batez, aipatu azaroan Adin Adin bertso-programa egin dutela Petra Lekuona zaharren egoitza, Foru Aldundiaren laguntzarekin. Bertan, Jon Martin eta Esteban Martiarena bertsolari oiartzuarrak izan dituzte, hirugarren urtez. Egoiliarrek, familiartekoek eta bertan lan egiten duten guztiak gustura aritu ziren bertsotan.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos