Periko Sanroma Azkordobeitia, Haurtzaro Atletismo taldearen sortzailea, zendu da

Kirol Saria jaso zuenean Haurtzaro Atletismo taldeko lagunekin.
/
Kirol Saria jaso zuenean Haurtzaro Atletismo taldeko lagunekin.

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Atzo ilunabarrean eman zioten azken agurra senide eta lagunek herritar askoren lagun-tzarekin. Asteazkenean hil zen, hilaren 8an, 75 urte zituela gaixotasun bategatik.

Periko hainbat gauza izan zen bere bizitzan; bere familiarentzat sena, aita, aitona bikaina izango zen, ziur; bere lanean, langile fina; lagunentzat, lagun ona... Baina, Oiar-tzunen eta Gipuzkoan atletismoa gozatzen zuen gizona bezala zen ezaguna eta maitatua.

Hain zuzen 1984 urtean, Alvaro Agirre, Jose Ramon Oiartzabal eta Bixente Artolarekin batera Haur-tzaro Atletismo Taldearen sortzaile izan zen. Lau hauetatik gaurdainoko dedikazioa izan duen bakarra izan da Periko. 33 urteko lana egin du taldearekin. Hasierako urteak gogorrak izan ziren, baina poliki-poliki taldea handitzen eta indartzen joan da. Denera 600 bat haur eta gazte pasatu dira Haurtzaro atletismo taldetik. Horietako batzuk goi-mailako atletismoko pistetara jauzi egin dute; besteak beste, Maitane Azpeitia Alvarez oiartzuarra.

Bihotz oneko pertsona izan da Periko eta balio handikoa. Oiartzunen beste kirol-aukera bat sortzen eta sustatzen jakin du. Makina bat sari jaso ditu, baina ez nahikoak seguruenik. 2002an Gipuzkoako federazioaren saria jaso zuen. 2014ean Haurtzaro atletismo taldearen partetik 30. urteurrenean omenaldia. Eta aurten, martxoan, Oiartzungo II. Kirol Saria eman zitzaion.

30. urteurrenaren harira egindako elkarrizketa batean honela zioen: «30 urte hauetan dominen eta garaipenen lorpena mantendu da, baina batez ere giro ona izan da mantendu dena, eta horrek bultzatu izan nau aurrera egitera. Pertsonalki, gaur egun taldeko hasierako belaunaldiko kideen seme-alabak edukitzea lorpen handia izan dela uste dut».

Samina eragin du bere heriotzak herrian eta Gipuzkoako atletismozaleen artean. Baina, batez ere Haurtzaro Atletismo taldean. Berriro ere abes diezaiokete 30. urteurrenean berarentzat sortu zuten kanta: «Periko, Periko, zurekin salto eta brinko, geratu zaitez Haur-tzarokin betiko».

Hala eta guztiz ere, bertso bat eta esker oneko hitzak eskaini dizkiote Haurtzaro Atletismo taldeko lagunek:

«Hainbeste urtetan hor egoteagatik // oiartzuarroi atletismoaren mundua erakusteagatik, // eman diguzun guztiagatik, // zure lagun-tza, animo, txiste eta irrifar bakoi-tzagatik, // zaren bezalakoa izateagatik...».

Eskerrik asko Periko!

Lekukoa gogor eta gogoz eutsi dugu, lasterketak aurrera jarraitzen du.

Fotos

Vídeos