Pedro Atarrabia saria jaso du Goiatz Labandibar oiartzuarrak

'Florentina' lana izan da saritua euskarazko sailean; 2.500 euro eskuratuko ditu

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Goiatz Labandibar Arbelaitz (1985, Oiartzun) kazetaritzan lizentziatua da eta Oiartzungo Udaleko komunikazio arduraduna dugu. Horrez gain, idazle sena ere badu; bi liburu ditu argitartuak. 2013an 'Geltokiak edo helduta entzuteko abestiak' liburua kaleratu zuen eta 2016an 'Fotogramak'; biak Elkar argitaletxearekin.

Oraingoan Predro Atarrabia saria irabazi du euskarazko sailean 'Florentina' lanarekin. Florentina bere ama zaintzen duen emakumea da, eta egunean ordu erdiko askatasuna du. Denbora hori aprobetxatzen du espigoira joateko, eta eleberri erromantikoak irakurri eta hondar-tzen daudenei begiratzeko.

Ibilbide luzea du Pedro Atarrabia lehiaketak, hogeitaseigarren aldiz ospatu baitutelako aurten. Aurtengoan, euskarazko hemezortzi lan aurkeztu dituzte Atarrabiako (Nafarroa) Udaleko Kultura Sailak antolatzen duen lehiaketara. Baina, epaimahaiak aho batez erabaki du saria Labandibarri ematea. Gaztelerazko sailean, berriz, Andres Morales kataluniarra nagusitu da, 'Miedo al agua' narrazioarekin. Bi kasuetan, 2.500 euro eskuratu dituzte irabazleek.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos