Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada

Pala txapelketa irekiko bikote oiartzuarrek galdu egin zuten

BASTEROBERRI

OIARTZUN.

Miércoles, 7 de marzo 2018, 00:14

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Euskal Herriko pala txapelketa irekiaren barruan, beste jardunaldi bat jokatu zen pasaden asteburuan eta bertan hamabi partida ikusteko aukera izan genuen, lau hirugarren mailakoak, bost bigarrenekoak eta hiru lehen mailakoak. Batzuetan partida politak eta emaitzei dagokionez orekatuak izan ziren. Beste batzuetan, berriz, garaileek oso erraz hartu zituzten menpean beren aurkariak.

Aste buruan jokatutako partidetan, bi oiartzuar aritu ziren eta biek galdu egin zuten. Batek, Bikutzek, hirugarren mailan jokatu zuen Karrerarekin eta 10ean gelditu ziren Aierbe eta Gartziaren aurka.

Urte bat baino gehiago zeraman Bikutzek lesio larri batengatik pilotan jokatu gabe eta hutsune hori asko nabaritu zen, beldurra zela eta berea ematerik ez zuelako izan. Hurrengo fasera pasatzeko, datorren partida irabazi beharko dute oiartzuarrek.

Besteak berriz, Bidegainek, Gomez donostiarrarekin jokatu zuen eta San Miguel eta Ziarsolo bikotearen aurka 16 eta 25 galdu arren, partida ona jokatu zuen Mikelek. Aurreko partida irabazita, halere, ziurrenik datorren fasera pasako da.

Aipatzekoa lehen mailan jokatutako hiru partiden emaitzak oso desorekatuak izan zirela. Baina, badirudi, aurtengo edizioan materialak eragin handia duela eta jokoan jartzen diren pilota horiak, nabarmen desnibelatzen dutela bikoteen artean egon daitekeen oreka. Baina jokoa bizitzen duten heinean, pilota horiek ere ongi ikusiak dira bikoteen zein ikusleen artean. Beraz, berrikuntza, Oiartzuna ere iritsi da.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios