'...paeta zarrak erantzun' mahai-jokoa aurkeztu dute
Oiartzuni eta oiartzuerari buruzko tribiala da
Oiartzuarren Baitan egitasmoak '...Paeta zarrak eran- tzun! mahai-jokoa aurkeztu zuten astelehenean. Oiartzuni eta oiartzuerari buruzko 1.500 galdera biltzen dituen tribial moduko jolasa da.
Udalaren Euskara babestu du proiektua, nahiz eta Oiartzuarren Baitan egitasmoa izan den egilea. Ioritz Aizpuru Lopez Euskara zinegotziak esan zuenez, «badaude etxe guztietan egon behar duten gauzak; mahai-joko hau horietako bat da Oiartzungo etxeetan».
Aintzane Lertxundi Irigoien eta Aintzane Toledo Lardi Oiartzuarren Baitan egitasmoko langileak aritu dira buru-belarri jokoa prestatzen. Lertxundik azaldu zuenez, «Oiar-tzuarren baitan egitasmoan genituen grabaketak eta gure jakintza izan dira abiapuntu». Toledok jokoaren nondik norakoak azaldu zituen: sei gai, sei koloretan banatuak, 1.500 galdera: hizkuntza; kultura; historia; baserria, natura eta ekonomia; geografia eta toponimia; eta, gizartea eta kirola dira gai horiek. Oiar-tzuerako hitzak kurtsibaz idatzita agertzen dira eta galdera batzuek, azalpena dute. «Hala eskatzen zutela uste genuelako, azalpen-liburuxka bat sortu dugu».
Eneko Salaberriak diseinatu du mahai-jokoa eta Iosu Mitxelena marrazkilariak egin dio azala. «Galdera guztiak irakurri nituen eta xelebreak iruditu zitzaizkidan kontuekin zerrenda egin nuen». Ondoren, horiek denak modu surrealista xamar batean kokatu ditut Oiartzungo plazan», azaldu zuen Mitxelenak. «Jokoaren helburua modu entretenigarrian jakintza zabaltzea da eta marrazkia laguntza bat da horretan».
Jokoa osatzeko orduan, bidelagun, kontraste-mahai bat izan dute langileek, arlo ezberdinetako jakituria duten 28 oiartzuarrek osatua: Alvaro Aragon; Iñaki Arbelaitz; Aitor Arozena; Anita Arruabarrena; Ane Badiola; Josu Delgado; Maria Jesus Enbil; Ertzibengoa Aizpeolea familia; Nikolas Etxebeste; Irati Etxebeste; Joxe Kruz Ezeiza; Ainhoa Fraile; Idoia Fraile; Maialen Galdos; Arkaitz Goikoetxea; Kontxita Irastortza; Miren Irigoien; Antton Kazabon; Gloria Larburu; Anixeta Larburu; Ane Lardi; Arantxa Lete; Iñaki Lopez; Joxe Migel Lopez; Luberri museoa; Esteban Martarena; Joxe Mari Mitxelena eta Olatz Retegi.
Aurkezpenean, bereziki gogoan izan dituzte Iñaki Arbelaitz zendua, «hasieratik laguntzeko prest egon baitzen» eta, Ane Lardi eta Maria Jesus Enbil, «mahai-joko honen arimak». Lehenengo labealdiak 800 ale ditu. Gaurtik aurrera, eskaerak egin daitezke oiartzuarrenbaitan.eus helbidean, Urrats paper-dendan, Elizalde Herri Eskolan eta Haurtzaro Ikastolan. Mahai-jokoak 20 euro balio du.
Lo + leído
Top 50
- 1
Txori-kantuak ezagutzeko ibilaldia Arditurrin larunbat honetan
- 2
Euskal Herriko pala txapelketako hamabost partida asteburuan
- 3
Oiartzungo ondarea biltzeko proposamena aurkeztu da
- 4
Auzitegi Nagusiak San Markos mankomunitatearen 2016ko aurrekontuak baliogabetu ditu
- 5
Giro ederrean egin zen XXXIX. Ibilaldi neurtua
- 1
'La Manada' estuvo implicada en un robo en San Sebastián
- 2
La Ertzainza descarta la intervención de terceras personas en la muerte de un hombre en Irun
- 3
'La Manada' se libra de la condena por violación porque «no hubo golpes» ni «fuerza eficaz»
- 4
Se filtran imágenes de la presunta agresión sexual de 'La Manada'
- 5
Los condenados, uno a uno