'...paeta zarrak erantzun!' eta dolua bihar

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Bihar arratsaldean batetik Oiartzuni buruzko mahai jokoa aurkeztuko da. Bestetik, berriz, doluari buruzko hitzaldia izango da.

'Oiartzun, paeta zarrak erantzun!' esapidetik abiatuta Oiartzuarren Baitan egitasmoak '... paeta zarrak erantzun!' Oiartzuni buruzko mahai jokoa argitaratu du. Horretarako, bihar arratsaldeko 18:00etan Udaletxeko areto nagusian izango da aurkezpena. Jokoa tribial itxurakoa da, sei gaiz osatua dago eta 1500 galdera ditu. Denak Oiartzuni eta oiar-tzuarrei buruzkoak.

Jokoak ikusmira handia sortu du herrian, ostegunean herrian aurkezpenaren mezua zabaltzen hasi zenetik jende andana dabil jokoari buruz galdezka. Oraindik ez da erosterik, erreserbatzeko aukera dagoeneko irekia dagoen arren. Erreserbak Ttur-tturren, Urratsen, Elizalde Herri Eskolan eta Haurtzaro Ikastolan egin daitezke. Jokoari buruzko xehetasun gehiagorako bihar aurkezpenean, edota oiartzuarrenbaitan@tturttur.eus helbidean.

Aingeru Oiartzabal osasun psikologoaren eskutik doluari buruzko hitzaldia izango da bihar arratsaldeko 19:00etan Manuel Lekuona bibliotekan.

Fotos

Vídeos