OTXEk gaur egingo du aurkezpena

OTXEko txirrindulari taldeen aurtengo aurkezpena izango da gaur. / BASTEROBERRI
OTXEko txirrindulari taldeen aurtengo aurkezpena izango da gaur. / BASTEROBERRI

BASTEROBERRI OIARTZUN.

OTXE Oarsoaldeko txirrindularitza eskola da. Oarsoalde guztiko haur, gazte eta helduekin egiten dute lan. Baina, leku fisikoa Oiartzunen dute. Hori dela eta gaur arratsaldeko 18:15ean, ateri eman dutela aprobetxatuz aurtengo promozioaren aurkezpena egingo dute Oiartzungo Landetxe plazan.

Aurkezpen sinplea izango da, taldeko argazkia aterako dute eta gonbidatuta dago nahi duen oro bertaratu eta taldekideak ezagutzera. Honenbestez, herrian promozioa egiteko aprobetxatuko dute. Eta beren taldea argitara emateko. Nahiz eta 2015 urtean sortu herrira ezagutzera eman nahi dute, eta haur eta gazteek bizikleta eta haren modalitate ezberdinak, gutxienean proba ditzaten aukera eman.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos