OTXEk aurkeztu ditu aurtengo taldeak

OTXEren aurtengo taldeko partaideak eta entrenatzaileak. /  BASTEROBERRI
OTXEren aurtengo taldeko partaideak eta entrenatzaileak. / BASTEROBERRI

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Badira 4 urte OTXE, Oarsoaldeko Txirrindularitza Elkartea, abian jarri zela. Oarsoaldeko lau udaletxeei esker proiektu hau egi bihurtzea lortu zuten eta urte hauen ondoren talde sendoa izatera pasa dira. OTXEren Eskola aurten ere 20 ikaslerekin hasi dute, eta izen ematea itxi beharrean izan ziren. Trial modalitatea sartzea lortu zuten iaz, Xuban Iragorriren laguntzarekin. Aurten lehiaketa batera joateko aukera izango dute. Zer esanik ez, MTB eta Errepideko hainbat lasterketetan parte hartzeko aukera ere izango dute gazteek. 10 urtetik 14 urtera bitarteko ikasleak dituzte taldean, 11 alebin eta 9 Infantil. Oarsoaldeko kolore nagusiari jarraituz, maillotaren kolorea berdea izango da nagusiki eta Amets Auto Tailerraren babesarekin aterako da aurten ere OTXE.

OTXE klubaren bigarren talde nagusia ere handituz doa; izan ere, eskualdean falta zen arlo bat betetzea lortu baitzuten iaz. Aurten, OTXE-Ciclos Iñaki MTB Ekipoa 14 txirrindularitik 22ra igo da. Gipuzkoako talde nagusiena izatera pasako dira. Eta honenbestez, kategoria guztietan txirrindulariak izatera iritsi dira OTXEkoak.

Eskolatik 10 txirrindulari gazte igo dira MTB taldera eta beste bi txirrindulari gazte hartu dituzte taldea osatze aldera. OTXE-Ciclos Iñaki talde honek 22 txirrindulari izango ditu 2018an: 15 kadete, junior 1, 23urtez azpiko 2 , Master 40 1 eta 3 elite.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos