Ostiralean hasi ziren Gurutzeko festak

Gurutzeko etxafuegoa.
Gurutzeko etxafuegoa. / BASTEROBERRI

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Ostiralean eman zieten auzoko festei hasiera gurutzetarrek. Eguraldia ez zuten lagun izan, baina halere festa giroari eutsi zioten. Etxafuegoarekin hasi eta ostirarelan kantu-afari herrikoiaz gozatu zuten Gurutzeko frontoian. Bizardia elkartean, berriz, truk txapelketa izan zuten.

Atzo, larunbata, eguraldiak ildo beretik segitu zuen. Gurutzetarrak ez ziren kikildu euriarekin eta festekin segitu zuten. Eguardian tortilla txapelketa izan zuten, auzotarren arteko lehia handia izaten da bertan. Arratsaldean haurrentzako hainbat ekintza izan ziren. Eta gauean 'Errefuxa' antzerkia.

Gaur, ordea, goizean goizetik izango da zer gozatua Gurutzen. 9etarako goiz eresia izango dute eta ondoren meza. Haurtzaro Dantza Taldearen emanaldia ere izango da eta baita eskuzko pilota partidak ere. Eguerdian dultzaineroak eta auzo bazkaria izango dituzte. Arratsaldean, berriz, segalariak eta aizkolariak izango dira. Eta haurrentzat Gorriti Show eta buruhandiak. 21:00etan bukatzeko zezen-suzkoa.

Fotos

Vídeos