Borrar
Abenduan zehar egongo da ikusgai erakusketa.
Oskar Zapirainen argazki erakusketa Garmendi txokolategian

Oskar Zapirainen argazki erakusketa Garmendi txokolategian

BASTEROBERRI

OIARTZUN.

Miércoles, 13 de diciembre 2017, 00:14

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Garmendi txokolategiko paretak apainduak daude abenduan ere. Beti izaten dira artelan ederrak txokolategiko paretetatik zintzilik, batzuetan pinturak, besteetan argazkiak... Ez dira nolanahiko gauzak ikusten, marrazkilari, pintore, argazkilari iaioen lanak izaten dira eta.

Oraingoan ere halaxe da, Oskar Zapirain oiartzuarraren argazki-muralak daude ikusgai txokolategian. Argazki handiak daude paretetatik zintzilik. Oskar Zapirainek argazkilaritza bizi egiten du eta hori ikus daiteke bere argazkietan. Denetariko argazkiak ditu Zapirainek, baina bere bereizgarria paisaiak dira. Txokolategian dauden argazkietan zuhaitzak ditugu ikusgai. Zuhaitzak dira argazkien protagonistak, batzuetan koloretan eta besteetan kolorerik gabe. Batzuetan hostoekin eta besteetan hostorik gabe. Argazkilariak jakin du horrelako elementuekin jolasten jendeak ikusi eta jendearengan sentimenduak sorrarazteko. Ez da erraza irudi batek sentiaraztea, baina Zapirainek lortu du.

Argazkiak ikusi nahi dituenak txokolategia zabalik dagoen ordutegian bisitatu beharko du. Asteko zazpi egunetan egoten da irekita, ikusi nahi duenak ez du aitzakiarik.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios