'Oroitzapenen Liburua' argitaratu du Haurtzaro Ikastolak

Ikastolaren mende erdia ospatzeko egindako ekitaldien berri ematen da liburuan, besteak beste. / GOIZARIN

50 urte bete dituela ospatzeko, hainbat ekitaldi antolatu du ikasturtean zehar

GOIZARIN OIARTZUN.

Haurtzaro Ikastolak 50 urte bete ditu 2016/2017 ikasturtean. Eta mende erdia ospatzeko, hainbat ekitaldi antolatu du ikasturtean zehar eta, amaitzeko, 'Oroi-tzapenen Liburua' argitaratu du Ikastolak. Bost atalez osatuta dago. Lehen partean, Haurtzaro Ikastolaren lehen 50 urteetako historia irakur daiteke; sorrerako gorabeherak, Udal Eskola Publikoa sortzeko saiakera, Urmendi Haur Eskolaren eta Oiartzo Batxilergo Ikastolaren sorrerak, arlo pedagogikoan emandako pausuak eta izandako bilakaera orokorra, besteak beste. Jarraian, 2016/2017 ikasturtean, Ikastolaren mende erdia ospatzeko egindako ekitaldien berri ematen da. Hirugarren atalean, Haurtzaro Ikastolako kideen eta kide-ohien oroitzapenak jasotzen dira eta, horren ondoren, promozio guztien argazkiekin osatutako argazki-bilduma ikus daiteke. Amaitzeko, historiaren gaztelerazko bertsio laburtua irakur daiteke. Liburu atsegina, argazkiz ongi hornitua eta, esan bezala, historia zehatzaz gain, istorio alai eta hunkigarriak jasotzen dituena.

Datozen egunetan salgai

Haurtzaro Ikastola Oiartzungo familia askoren txikitako «bigarren etxea» izan da eta, horregatik, liburua oiartzuarren eskura jarri nahi du ikastolak. 10 eurotan salgai Garmendia okindegian eta Urrats dendan.

Fotos

Vídeos