Oroitz Sein eta Josu Azpiroz oiartzuarrak nagusi Herreran

Aburuza, Sein, Azpiroz eta Sein pilotariak lortutako sariekin./
Aburuza, Sein, Azpiroz eta Sein pilotariak lortutako sariekin.

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Oroitz Sein eta Josu Azpiroz oiartzuarrak Herrerako txapelketan nagusitu ziren, Gazte Mailan pasa den igande goizean. Izan ere, 22-7 hartu zuten mendean Lazkaoko Gutierrez-Garmendia bikotea.

Bestalde, aurreko ostiralean jokatu zituzten Oiarpeko pilotariek eskuzko Gipuzkoako Herriarteko Pilota Txapelketako final laurdenetako itzulerako partidak, Madalensoro frontoian. Oiartzungo pilotariak joanekoan 3 eta 0 nagusituta iritsi ziren Oñatiren aurka, eta eraberritu den frontoian berretsi egin zuten lortutakoa; izan ere, 3 eta 0 nagusitu ziren oiartzuarrak. Hori dela eta, Herriarteko Txapelketako finalerdietan izango da Oiartzun, eta Azpeitia izango du aurkari.

Hortaz, datorren ostiralean Azpeitiako Frontoi Txikian jokatuko dituzte joaneko partidak Oiartzungo pilotariek, eta Azpeitiaren aurkako kanporaketa gainditzen badute, finalean izango dira.

Garaile palan

Herriarteko Pala Txapelketaren finalean bai izan zirela oiartzuarrak, Altzako pilotalekuan. Errenteria izan zuten aurkari eta Oarsoaldeko derbian oiartzuarrak gailendu ziren jokoan zeuden bi partidak irabazita.

Lehendabiziko partidan, Oiar-tzungo Ezkerro-Argote bikoteak 35-31 hartu zuen mendean Errenteriako Eskisabel-Abel bikotea, larruzko paletan. Bigarrenean, pala motzean, Aizpuru-Irigoien bikote oiartzuarrak erraztasun handiz irabazi zion Yorel-Ruben bikote errenteriarrari, 40-26 hain zuzen ere.

Altzako pilotalekura oiartzuar zale ugari gerturatu zen eta giro bikaina sortu zuten harmailetan euren bikoteak animatzeko gogoz.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos