Ongietorri beroa Euskal Herrira etorritako Saharako gaztetxoei bihar, Oiartzunen

Saharatik etorritako bederatzi gaztetxoak Nabil Salma begirale sahararrarekin.
Saharatik etorritako bederatzi gaztetxoak Nabil Salma begirale sahararrarekin. / GOIZARIN

GOIZARINOIARTZUN.

Bihar, hilak 16, Sahararen Eguna ospatuko da Oiartzunen eta Euskal Herrian dauden haur sahararrei ongietorri beroa egingo zaie. Horretarako, egitarau oparoa prestatu dute eta egun osoan zehar izango da zertan gozatua baita «Saharako herriak bere etorkizuna erabakitzeko duen eskubideari bultzada xumea» emateko aukera ere.

Egun osoko ekitaldiei goizeko 11:00etan emango diote hasiera txupinazoarekin. Gero, 12:00ak aldera ekitaldi politikoa izango da Oiar-tzungo udal ordezkariekin, Saharako delegazioko ordezkariekin eta 'Oporrak bakean' elkarteko ordezkariarekin. Eta 14:00etan bazkari legea egiteko garaia izango da, Doneztebe plazan. «Dagoeneko 250 lagunek eman dute izena», adierazi du Olga Leibarrek, El-Watan elkarteko kideak.

Arratsalde partean ere izango da ekitaldirik. 16:30ean antzerki saioa hasiko da Trotamundos taldearekin. Segidan, kontzertu sahararra hasiko da. Amaiera emateko, 19:30ean agurra izango da Hassana Aaliaren eskutik. Bukatzeko, azken suziria botako dute

Egun osoan zehar haima jarrita egongo da Doneztebe plazan. Puzgarriak ere izango dira haurren gozagarri. Abaraxkaren eskutik, berriz, jolasak ez dira faltako. Henna postua jartzeko asmoa ere badute antolatzaileek. Azkenik, El Watan elkarteak ere bere postua jarriko du kamisetak saltzeko eta Saharara ur bidoiak bidaltzeko kanpainari beste bultzada bat emateko.

El-Watan (Sahararen aldeko Oiar-tzungo elkartea) eta Oiartzungo Udalarekin elkarlanean, aurten ere urtero bezala, gure herrira bederatzi haur saharar etorri dira uda honetan, uztaila eta abuztua igarotzera. Ekainaren 24an iritsi ziren eta abuztuaren 26a bitarte gure artean izango dira.

Fotos

Vídeos