OKEko Ohorezko Erregionaleko mutilen garaipena

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Gabonak eta urte bukaera hurbildu ahala, Oiar-tzungo kirolariak urteko azken partidak jokatzen ari dira. Hala, Ohorezko Erregionaleko gizonezkoek larunbatean jokatu zuten Zarautzen eta 0-3 irabazi zuten. Aurreko asteko arantza mingarria kentzeko asmotan joan ziren oiartzuarrak Zarautzera. Esan eta egin. Arbitroaren lehen txistua entzun zenetik baloiari eutsi eta erasorako prest aritu ziren mutilak. Partida guztian zehar eurena izan zen kontrola, nahiz eta bigarren zatian zarauztarrak indar gehixeagorekin aritu ziren. Eñaut Loperena, Iñigo Gonzalez eta Kevink egin zituzten oiar-tzuarren golak. Sailkapeneko zor-tzigarren postuan kokatu dira.

OKEko preferente mailako mutilek Donostiako Deusto taldearen aurka jokatu zuten eta 3-0 galdu zuten. Ohorezko gazteek Mariño hartu zuten etxean, 5-0 irabazi zieten irundarrei, Nikolax Kazabonen bi gol eta Danel Garciaren hiru golekin. Lehen gazteek ere garaipena Behobiaren kontra, etxean 3-1. Ohorezko kadeteek ez zuten halako zorterik izan, Vasconiaren etxean jokatu eta 6-0 galdu zuten. Lehen kadeteek ere Vasconiaren kontra 13-0 galdu zuten. Ohorezko haurrek 1-5 galdu zuten Beti Onaren kontra. Haur txikiek Ostadarren zelaian jokatu zuten eta 5-1 galdu zuten hauek ere.

Nesketan, Territorialeko neskek izan ezik, gainerako talde guztiek atsedena izan dute asteburuan. Territorial mailan Santo Tomas Lizeoaren aurka aritu dira, berdinketa izan zen 4-4.

Areto futbola

Gipuzkoako gizonezkoen lehen mailan OKEko taldeak The Nest Zerbezeria taldearen kontra jokatu behar zuen, baina data aldaketa izan da. Bigarren mailako Oiartzungo bi taldeek, berriz, porrota izan dute. Power Rangers taldeak Goierri hartu du etxean, 2-4 egin zuten. Miren Tabernak 11-4 galdu zuen Ataunen.

Oiartzungo Saskilagunak

Gizonezkoen Gipuzkoako lehen mailan jokatzen duen Oiartzungo Saskilagunen taldeak Mundarro LaSalle taldearen kontra garaipen garrantzitsua lortu du. kanpoan, 38-54. Bosgarren dira.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos